Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, organo kontzertua izango da Orioko San Nikolas parrokian. Abuztuaren 7an izango da, 20:00etan. Organo-jotzaile austriarra, gaztea den arren, hainbat sari jasotakoa da.
Kontzertuan hainbat musika estilotako obrak joko ditu. Bach, Alain, Mozart eta Franck artisten lanak joko ditu Zeinlerrek. Emanaldia debalde izango da.