Larunbat honetan arrantza lehiaketa izango da Orion. Heriotzik gabeko arrantza izango da. Arrainak harrapatuko dituzte, banderillak jarriko dizkiete eta berriz ere uretara botako dituzte.
Aztik Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera zuzentzen ditu modalitate honetako arrantza lehiaketak. Izan ere, lehiaketa hauen helburua hegaluzeen azterketa egitea da. Arrainak jasotzean, pisatu egiten dituzte eta zein espezietakoak diren begiratuko dute. Hegaluzeak nondik datozen ere ikertzen dute, hau da, zein migrazio izan duten.