El Niño filma proiektatuko dute larunbatean hondartzan

Karkara 2016ko uzt. 29a, 08:43

Larunbatean, uztailaren 30ean, iluntzeko 22:15ean, El Niño filma proiektatuko dute Orioko Antilla hondartzan.

Zine-emanaldia izango da larunbat honetan hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan.  El niño filma izango da oraingo honetan proiektatuko dena. Gaztelaniaz izango da larunbat honetako filma. Filma Gilbraltarren kokatzen da. Narkotrafikoarekin lotutako istorio bat da filmak kontatzen duena. 

Aurretik beste film bat eman dute uztailean eta abuztuan beste bi emango dituzte. Film guztiak doan izango dira. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide