Helburuak bete ditu Ansorregik Espainiako Txapelketan

Karkara 2016ko uzt. 28a, 08:41

Kanarietan jokatu da Espainiako igeriketa txapelketa, eta Irene Ansorregik bi estilotan hartu du parte.

Espainiako Txapelketan izan da Irene Ansorregi. Bizkar-estiloan egin ditu bi probak, bata 100 metroko distantzian eta bestea 200 metrokoan.

Lehendabizi 100 metroko kategorian egin zuen igeri eta 1:10:83 denbora markatu zuen. Guztira 2.000 urtean jaiotako 23 neskek hartu zuten parte. Ansorregik 18. postuan egin zuen. 8 postu aurreratu zituen eta aurretik egindako denbora oso berdintsua lortu zuen.

Handik bi egunetara 200 metroko distantzian aritu zen Ansorregi. 2:29:83ko denboran egin zuen proba Ansorregik. Bere azken denbora segundo batean okertu arren, sailkapen nagusian, 14. postuan gelditu zen.

Igerilekuak utzi eta hondartzan ari da entrenatzen Ansorregi. Asteburuan, uztailaren 31n, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia egin behar du-eta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide