Rtrazo, Iñigo Manterolaren lanekin osatutako erakusketa

Karkara 2016ko uzt. 27a, 10:31

Argazkia: Noticias de Gipuzkoa

Iñigo Manterolaren erakusketa inauguratuko dute En el Estudio galerian, uztailaren 29an. RTRAZO, radiografía de un gesto agonizante da erakusketaren izenburua. 

Donostiako Zaragoza plazako En El Estudio arte galerian bere lanak erakusteko aukera izango du Iñigo Manterolak. Uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitarte izango da erakusketa zabalik. Galeriaren behe solairuan egongo da erakusketa. Goiko solairuan Manterolaren estudioa dago eta oriotarrak han ematen ditu eskolak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide