Eskerrik beroenak

Tiburtxio Arrutiren familia 2016ko uzt. 26a, 15:23

Tiburtxio Arruti zenaren emazte, seme-alaba eta gainerako senideok gure eskerrik beroena agertu nahi dizuegu, idatzi honen bidez.

Joan den ostegunean Aloña inguruko mendi-istripuan hil zen Tiburtxioren izenean, haren erreskate-lanetan esku hartu zenuten udal agintari, larrialdi eta basozaintza zerbitzuetako teknikari eta, oro har, Arantzazura hurbildu zineten gainerako boluntario eta herritar guztioi. Bihotzez, eskerrik asko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide