Atzotik galduta dago Tiburtzio Arruti Urbia-Aloña mendi inguruetan. Arantzazutik atera zen goizean Aloña aldera, eta, bueltatzen ez zela ikusita, Ertzaintzarengana jo zuten.
Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, atzo arratsaldean abisua jaso zutenetik ibili dira galdutako mendizalearen bila, 05:00ak arte ibili ere. Zehaztasun hauek eman dizkiete Segurtasun Saileko kideek Goienari: gauez bideetatik bakarrik ibili ahal izan gara; orain, 08:00ak ezkero berriro ere hasi da bilaketa, sakonagoa egin ahalko da, helikopteroa ere baliatuta; ahal bada, ze eguraldi eskasa dago, laino handia, eta horrek zaildu egingo du guztia.
Eguraldiak laguntzen ez duen arrren, lanean jarraituko dutela azaldu dute Segurtasun Sailetik.