Orioko familia bat beren etxetik kaleratu nahi dute, hainbat hilabetetan hileko kuota ordaintzerik izan ez dutelako. Kasuak bide judiziala hartu du eta etxe kaleratze arriskuan ikusi dira oriotarrak. Oriotarren etxera, soldata bakarra iristen da. Soldataz gain, langabezian dagoen kideak jasotzen duen laguntza txiki bat ere badute, baina bi diru sarrera horiekin ez dira iristen eguneroko gastuei aurre egitera eta hipoteka ordaintzera.
Elkarretaratzea, babesa adierazteko
Elkarrateratzea egin dute gaur, uztailaren 20an, kasua salatzeko. Donostiako Bankoa eraikinaren aurrean elkartu dira eta elkarretaratzean izan dira Orioko EH Bilduko eta PSE-EEko kideak. Oraineko kideek ere babesa adierazi die, nahiz eta ezin izan duten bertaratu.
Kaleko giroa ikustean, Bankoako arduradunak negoziatzeko prest agertu dira eta kaleratze prozedura bertan behera utzi dute, oraingoz. Banketxearekin kaltetua eta Stop Desahucios erakundeko abokatua bildu dira. Orioko familiaren etxea ez dutela enkantean aterako esan zuten, baina bihartik aurrera helduko die negoziazioei. Familiaren arabera, banketxea orain arte ematen ez zizkien erraztasuna emateko prest agertu da.
Hurrengo plenorako gaia
Datorren astearteko bilkuran kaleratzearen aurkako mozioa aurkeztuko dute EH Bilduren eta PSE-EEren izenean. Plenoa asteartean, hilak 26 izango da.