Warda Mallalek urteak daramatza dantzaren eta hip hoparen esparruan lanean. Dantzaren hainbat alor ezagutzen ditu Mallalek: irakaslea, txapelketa antolatzailea eta dantzaria da, besteak beste. Oraingo honetan, Orioko hondartzan antolatu du emanaldia, arratsaldeko 19:30ean hasita.
Ohotzara, besteak beste, Fama ¡a bailar! telebista saioko Hugo igoko da. Baina, berarekin batera, beste hainbat lagunek egingo dute dantza.