Iker Torrek Yeclanon jokatuko du datorren denboraldian

Karkara 2016ko uzt. 20a, 10:48

UD Almansako futbol taldea utzi eta bizilagunen herrira joango da Iker Torre, Yeclanora, ibilbide profesionalean aurrera egitera. 

Agur esan dio UD Almansari Iker Torrek. Lau urte zoragarri pasa dituela esan du oriotarrak. Nahiz eta lau urteak onak ez izan, onenarekin gelditzen dela aitortu du aurrelariak. Bere agurrean klubean lanean dabiltzanak ekarri ditu gogora, baita afizioa ere. Bereziki beti dauden horiekin oroitu da Torre, neguan, hotz egiten duenean, zelaira taldea animatzera joaten diren zaleei eman dizkie eskerrak. 

Kosta egin zaio Torreri agur esatea, oroitzapen askok lotzen baitie Almansarekin. Beti bere taldea izango dela aitortu du oriotarrak. Klubak ere bere babesa adierazi dio Torreri. Agurragatik triste daudela aitortu dute klubeko kideek. Eskerrak eman nahi izan dizkiote bere lanagatik, konpromisoagatik eta sartutako gol guztiengatik. Handia zara. Onena opa dizugu. Ez ahaztu, hau beti izango da zure etxea.

Orain, etapa berria, Yeclanon hasiko du lau urtetan Almansago golegileena izan denak. Hirugarren mailako taldea da Yeclano, baina Murtziako ligan jokatzen du. Liga horretako talde garrantzitsua da Yeclano, beraz, asmoa, play-offetara sailkatzea da. Helburu pertsonalen artean, taldeari ahalik eta gehien laguntzea da Torreren xedea. Lan asko egiteko asmotan joan da Torre Yeclanora, eta, ahal den neurrian, ahalik eta gol gehien sartzera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide