Besarkadak emanda lapurreta egiteagatik bi lagun atxilotu dituzte Orion

Karkara 2016ko uzt. 20a, 06:58

Duela astebete bi lagun atxilotu zituzten Orion besarkaden metodoa erabilita erloju bat lapurtzeagatik.

Joan den asteazken goizean izan zen gertakaria. Orion, Eusko Gudari Kalean, autoko lehioa zabalik zuen lagunari emakume gazte bat gerturatu zitzaion. Hitz egiten hasi eta gainera bota zitzaion, lehiatila irekita zegoela aprobetxatuta. Eskumuturretik erlojua kendu zion. Atzean zegoen kotxera joan zen ondoren emakume gaztea eta han utzi zuen erlojua. 

Berehala kontatu zien gertatutakoa udaltzainen, eta hauek lapurretaren egilea eta konplizea identifikatu ahal izan zituzten. 

Ez da azken aldiko lapurreta bakarra

Azken aldian lapurreta dezente ari dira egiten Orion. Azkena pasa den asteazkenean. Baina, lehenagotik ere egin dituzte lapurretak, ekainaren 15ean kasu. Orduan ere besarkaden metodoa erabili zuten. Kalean zebilen pertsona bat besarkatu zuten urrezko kate bat eta bi domina lapurtzeko.

Pasa den asteazkeneko atxiloatuak dentifikatu ostean, badirudi atxilotuetako batek ekainaren 15ean egin zen lapurretan ere parte hartu zuela. Orain, bi atxilotuak epailearen aurrean deklaratu beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide