89. edizioa izan zen larunbatekoa. Gipuzkoako arrantzaleen familien artean errotuta dagoen festa izan zen Donostian. Arrantzale zaharrak omendu zituzten, 1927a geroztik urtero-urtero egiten duten moduan.
70 urtetik gorako Gipuzkoako baxurako arrantzale guztiak omentzen diran festan. Oraingoan 382 omendu dira, tartean oriotarrak.
Horrez gain, emakumeak ere omendu nahi izan dituzte azken edizio honetan. Hainbat urtetan itzalean eta baztertuta eduki diren emakume horien lana goratu nahi izan dute eta egindako lana aitortu. Emakume saregileak izan dira omendutakoak.
Festa 11:15ean hasi zen, udaletxean egindako harrerarekin. Ondoren, 12:15ean, herri meza izan zen Kaiako San Pedro elizan. Gero, bertsolariak eta dantzariak izan ziren eta 13:00etan omenaldia hasi zen. Dantzariek agurra dantzatu zieten eliza irteeran. Behin omenaldia eginda, guztiak bazkaltzera joan ziren.