Gero eta gertuago

Karkara 2016ko uzt. 19a, 08:04

Lehen postuetan jarraitzen dute oriotarrek, irabazlearen itzalean, baina ez estropada burutik urrun. Asteburuan laugarren eta hirugarren egin dute.

Bilboko banderaren lehen edizioa izan zen larunbatekoa. San Juanek irabazizu zuen lehen bandera, 10:35:08 denborarekin. Hibaika, hiru hamarren galduta, sailkatu zen bigarren. Hirugarren Cabok egin zuen, 9 puntura. Oriotarrek ordura arte podium postuak utzi eta laugarren postuan sailkatu zen, 16 segundora.

Laura Goldazarenak aitortu du estropada gogorra izan dela eta Hibaikakoekin izan duten lehia estua izan dela. Lehia horretan ezin izan zuen sartu Oriok, baina igandean lortu zuen San Juan eta Hibaikaren parean egotea.

Igandeko estropada Getxon izan zen. VII.Getxoko Ikurriña berriz ere Batelerek irabazi zuten 10:40:36 denborarekin. Bost segundora sailkatu ziren Hibaika eta Orio, pare-parean.

Oihane Iraolak aitortu bezala, larunbateko arantza sartzeko balio izan zien estropadak. Larunbatean sentsazio gaziarekin gelditu ostean, igandean gozoarekin gelditu baitziren. Estropada oso ona egin zutela azaldu zuen Iraolak. Pena zentesimatara besterik ez zirela gelditu eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zutela. Baina, oro har, taldea elkartuta eta gogotsu dagoela gaineratu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide