Paladak bisiguaren aitzakian

Karkara 2016ko uzt. 15a, 07:31

Bart arratsaldean, ostegunarekin, hasi zen Bisiguaren Festa. Atzotik, beraz, Orioko plaza jatetxe erraldoia izango da, parrilleroen sukalde. Atzo, gainera, Bisiguaren Lagunak oroigarriak banatu ziren. Xixario erretegiko Lucia Garcia, Katxiña erretegiko Pilar Etxezarreta eta Mari Karmen Atxega eta Richard Oribe izan dira omenduak.

Parrillen inguruko festaz gain, arraun festa ere izan da asteburuan Oria ibaian. Larunbatean emakumezkoen ligako zazpigarren jardunaldi ez puntuagarria jokatu zen eta KAE 1 ligakoak IX. Bixigu Eguna Banderaren alde lehiatu ziren.

KAE 1 ligan Ondarroak irabazi zuen 20:17:64 denborarekin eta Orio B bederatzigarren izan zen. Oriotarrek ezin izan zuten ibilbidea 20 minututan egin eta 21:01:84 denboran egin zuten.

Nesketan ez zen oriotarren presentziarik izan. Euskotren ligako taldeek ez zuten estropadan parte hartu. Donostiarrak, Getaria-Zarautzek, Hernanik, Deustok, Colindresek eta Hondarribiak hartu zuten parte eta orden horretan sailkatu ziren.

 Argazkiak: Joxemari Olasagasti

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide