Arzadun bigarren eta Oliden hirugarren Birleko idi proban

Karkara 2016ko uzt. 15a, 07:39

Birleko idi probetan 12 idi paretatik bigarren postuan sailkatu zen Aiako Arzadun eta hirugarren sailkatu zen Iñaki Oliden oriotarra.

 12 idi parek hartu zuten parte uztailaren 8an, 9an eta 10ean Birlen antolatutako idi probetan. Tartean ziren Aiako Arzadun eta Orioko Oliden. Ezin izan zuten sailkapenaren gailurrean egon, eta Kaminoko jatetxeak irabazi zuen idi proba, 52 plazarekin.

Arzadun plaza erdira besterik ez zen gelditu. 51 plaza eta erdi egin zituen aiarrak eta bigarren postuan gelditu zen. Hirugarren Iñaki Oliden sailkatu zen, Arzadun baino metro bat gutxiagorekin. Manta ez, baina podiumean egotea lortu zuten biek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide