Bertsotan, Orioko udalekuetan

Karkara 2016ko uzt. 15a, 08:10

39 haur elkartu dira Orioko bertso udalekuetan. Uztailaren 1ean hasi ziren udalekuak eta hamar eguneko iraupena izan dute.

Uztailaren batean 12 eta 14 urte bitarteko 39 haur elkartu ziren Orion. Euskal Herriko hainbat tokitatik etorri ziren bertsozaleak: Bizkaiako Berango, Barrika, Getxo, Algorta, Leioa, Bilbo, Mungia, Arrigorriaga eta Larrabetzutik; Arabako Ametzaga-Zulatik; Larpudiko Urruñatik; Nafarroako Doneztebe, Barañain, Narbarte, Aldatz eta Elorrigatik; eta Gipuzkoako Hernani, Asteasu eta Larrauldik.

Uztailaren 1ean hasi eta 10ean bukatu ziren Itsaspe baserrian bizitako udalekuak. Gazteak hamaika pasadizorekin bete dute maleta, oroitzapenekin. 

Orion bezala, Barrian ere izan dira udalekuak. Lehen txandak bi herri horietan izan dira. Orain bigarren txanda hasiko da eta Irañetan, Bidarrain, Muxikan eta Zuhatzan izango dira bertsolari gazteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide