Hondarribiaren erritmora

Karkara 2016ko uzt. 12a, 08:01

San Miguel Ligako bost jardunalditatik lau irabazi ditu Hondarribiak. Orio oraindik lehen postuen itzalean dago, ez du banderarik lortu. KAE 1 mailan Getariak irabazi zuen.

Larunbatean San Miguel Ligako laugarren jardunaldia jokatu zen Orion.  Orioko XXVI. Estropadak - IV Orio Kanpina bandera jokatu zen. Hondarribia izan zen azkarrena, 19:30:26 denborarekin. Ama Guadalupekoaren itzalean helmugaratu zen Kaiku, lau segundora. Zazpi segundura sailkatu zen Udaibai eta hamazazpira Orio. Ez zuten ohorezko txandan egin arraun oriotarrek, bigarren txandan aritu ziren. Txandako txapeldunak izan arren, ohorezko txandako San Juan Iberdrola besterik ez zuten gainditu. 

Larunbatean Orion eta igandean Donostian izan zen estropada. Hondarribiak irabazi zuen berriz ere estropada. V. Eusko Label bandera irabazi zuten Ama Gudalupekoek 20:00:26 denborarekin. Urdaibai izan zen bigarren, hamaika segundora. Orio laugarren sailkatu da 20:20:50 denborarekin. 

IX. Donostiarra-Kaiarriba bandera Getariarentzat

Igandean Donostian jokatu zen KAE 1 ligako estropada. Hiru txandatan egin zuten arraun eta oriotarrek bigarren txandan egin zuten arraun, laugarren kaletik. 

Deusto, Lekittarra eta Hondarribiarekin batera egin zuten arraun. Txandako azken helmugaratua izan zen, 21:22:42 denborarekin. Azkarrena Lekittarra izan zen. Hala ere, ez zen estropadako bizkorrena izan, hirugarren txandan aritutako Getariak irabazi baitzuen estropada.

Getariako ontzian hainbat oriotar daude: Andoni Atorrasagasti, Andoni Campos, Gorka Etxeberria, Jon Gaztañazpi, Mikel Indo, Josu Makazaga, 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide