Europako txapelketan izango da Sara Iparragirre

Karkara 2016ko uzt. 13a, 08:19

Leganeseko saskibaloi txapelketan izan da Sara Iparragirre. Aukera ondo aprobetxatu eta Espainiako selekzioarekin Europara joateko behin behineko zerrendan sartzea lortu du. 

Herbeheren eta Errusiaren aurka jokatu dute Leganesen Espainiako 18 urte azpiko selekzioko neskek. Errusia, esaterako, egungo Europako txapelduna da. Txapelketa, beraz, maila altukoa zen. Aurkari zailak izan arren, bi partiduak irabazi ditu Espainiako selekzioak. Herbeheren kontra 84-68 irabazi zuen Sara Iparragirreren taldeak eta Errusiaren aurka 72-54 irabazi zuten. 

Europako Txapelketarako motorrak berotzeko partiduak dira orain jokatzen ari direnak. Partidu hauetan finduko du entrenatzaileak taldea. Orain erabakiko du Europara zein jokalarirekin joango den. Sara Iparragirrek oso maila altua eman zuen eta aurrera jarraituko du prestaketa partiduetan, entrenatzailearen behin behineko zerrendan sartu baitute. 

Orain Italiara joango dira Espainiako selekziokoak. Han beste txapelketa bat jokatuko dute. Aurrez aurre izango dituzte Italia, Israel eta, berriz ere, Italia. Ondoren, Hungariara joango dira, eta han Europako Txapelketari ekingo diote. 

Europako Txapelketan hainbat multzo izango dira. Beren taldean Belgika, Serbia eta Lituania izango dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide