Orioko hondartza zinema areto bilakatuko da larunbatean, uztailaren 9an. 22:15ean proiektatuko da Asterix, jainkoen egoitza filma. Euskaraz izango da eta 3D teknologia erabilita egindako filma da. 2015ean estrainatu zen Euskal Herrian eta kritika onak lortu zituen.
Julio Cesarrek, kristo aurreko 50. urtean, luxuz eta erosotasunez jositako Jainkoen egoitza izeneko hiria sortuko du. Mendean hartu ezin duen herrian boterea izateko helburuarekin egiten du hori Julio Cesarrek. Herri horretako biztanle dira Asterix eta Obelix. Berak eta beren herrikideek bideren bat bilatu beharko dute Cesarren tranpan ez erortzeko.
Historio horretan gaurkotasun handiko gaiak lantzen dira, besteak beste immigrazioaz eta ustelkeriaz aritzen da.
4 film guztira
Udan lau film proiektatuko dira. Larunbatekoa da lehendabizi emitituko dena, aurrenekoa. Ondorengoa uztailaren 30ean emitituko da. El niño filma izango da hori. Film guztiak:
- uztailak 9 Asterix, jainkoen egoitza
- uztailak 30 El niño
- abuztuak 6 Bypass
- abuztuak 27 Jurasic World
Sarrera doakoa izango da.