Mendibeltzek hartuko du Donosti Cup txapelketa

Karkara 2016ko uzt. 4a, 06:42

Txapelketako  hainbat partidu Mendibeltzen jokatuko dira. Bestalde, Orioko Infantil txikiek eta Ohorezko infantilek parte hartuko dute txapelketan.

Sanpedroetan lagunarteko hainbat partidu jokatu zituzten Orioko futbol taldekoek Madrilgo Alcobendasen kontra. Txurrukan izan ziren madrildarrak, futbol udaleku modukoa egitera etorri ziren. Eta, udalekuen baitan, lagunarteko partiduak jokatu zituzten.

Ekainaren 28an jokatu ziren partiduak. 2006. urtean jaiotakoen bi talde zituzten madrildarrek. Bi talde horien aurka lehiatu ziren oriotarrak. Lehen partidua 0-3 galdu zuten horiek eta bigarrena 2-3. Ondoren 2003an jaiotakoek jokatu zuten eta kategoria horretan Orio izan zen irabazlea, 3-0. 

Donosti Cup Orion

Donosti Cup txapelketa Gipuzkoako hainbat herritako zelaietan jokatzen da, tartean Mendibeltzen. Espainiar estatuko, Europako eta AEBtako jokalariak etortzen dira, baita ingurukoak ere. Giro polita izaten da eta giro horren lekuko izango da Orio, partiduak Mendibeltzen ere jokatzen baitira.

Horrez gain, Oriok ere badu protagonismoa txapelketan. Infantil txikiak eta Ohorezko infantilak parte hartzen ari baitira torneoan. Infantil txikiak urtero ematen dute izena txapelketan; eta, aurten, azkenengo momentuan, Ohorezko infantilek ere parte hartzeko gonbita lortu zuten.  Iaz kopa irbazi zuten jokalari horiek Donosti Cupen.

Aste guztian zehar partiduak izango dira Mendibeltzen. Hemen egutegia:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide