Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan Udako Euskal Herriko Junior eta Absolutu Txapelketak jokatu ziren. Irene Ansorregi Alonsok parte hartu zuen txapelketa horretan. Zita garrantzitsua zen oriotarrarentzat, Espainiako Txapelketara sailkatzeko txartela baitzuen jokoan.
Eta lortu du helburua. Espainiako Txapelketara sailkatu da. 2:28,85 denbora egin zuen Ansorregik 200 metro bizkar-igeriketan.
Txapelketa datorren uztailaren 13an izango da. Uztailaren 13an hasi eta 17an bukatuko da Espainiako Junior Txapelketan. Eta, txapelketan, 200 metro bizkar-igeriketan parte hartzeaz gain, 100 metro bizkar-igeriketan ere hartuko du parte. Kategoria horretan 1:10,18 denbora lortu zuen oriotarrak.