Espainiako selekzioan lekua du Iparragirrek

Karkara 2016ko uzt. 1a, 09:57

18 urte azpiko Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan parte hartzeko deitu dute Sara Iparragirre oriotarra. 

Miguel Angel Ortegaren esanetara izango da Sara Iparragirre. Entrenatzaileak Emakumeen Liga irabazi berri du eta bolada horrekin jarraitu nahi du Europako Txapelketan. Hungarian jokatuko da txapelketa, uztailaren 23an eta 31n. 

2004a geroztik, 18 urte azpiko selekzioak 10 domina irabazi ditu.  2009. urtetik podiumeko postuetan urte guztietan egon da, behin izan ezik. 

Europako Txapelketara joan baino lehen prestakuntzan arituko dira. Uztailaren 1ean hasiko dute kontzentrazioa, Leganesen; eta lehen prestakuntza txapelketa uztailaren 8tik 10ra jokatuko dute, Herbeheren, Errusiaren eta Txekiar Errepublikaren kontra. Onodren, uztailaren 14an, Italiaren eta Israelen aurka jokatuko dute. 

Prestakuntzarako jokalarien deialdia egin du selekzioak eta horien artean dago Sara Iparragirre. Hegaleko lau jokalari deitu ditu Ortegak: Elena Pedrosa, Irati Echarri, Naira Caceres eta Sara Iparragirre. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide