Kontzertu solidarioa elizan

Karkara 2016ko eka. 30a, 11:12

Hernaniko Ozenki abesbatzak abestuko du uztailaren 1ean, ostiralean.

Datorren ostiralean, uztailaren 1ean, kontzertu solidarioa emango du Hernaniko Ozenki abesbatzak. Adsis fundazioak antolatzen du Afrikako Togo herrialdeari laguntzeko. Kontzertua 20:00etan izango da, Orioko elizan, eta Jose Antonio Pascual izango da organo-jotzailea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide