Orio AEk Orioko 1. Txakolin Dastaketa antolatu du uztailaren 3an, igandean. Zortzi txakolin ekoizlek –Zudugarai, Arbela, Elkano, Rezabal, Katxiña, Aizpurua, Ameztoi eta Basalore– postu bana jarriko dute herriko plazan eta beren edaria dastatzeko aukera izango da goizean zehar. Txakolinaz gain, La Gula del Norteren pintxoak jateko aukera ere egongo da.
Txakolina dastatzeko kopak erosi beharko dira 2 euroren truke eta txakolin bakoitzak euro eta erdi balioko dute. Gula pintxoak ere euro eta erdiren truke hartu ahal izango dira.
Egun horretan, goizean, bazkideei kamisetak banatuko dizkie arraun elkarteak eta Orio AEren denda ofiziala zabalduko dute. Aurten plazan egongo da denda eta asteburuetan irekiko dute.
Hau da Txakolin Dastaketako egitaraua:
9:00 Bazkideei kamiseta banaketa
10:00 Denda ofizialaren irekiera
11:30 Txakolin dastaketa: Aizpurua, Ameztoi, Arbela, Basalore, Elkano, Katxiña, Rezabal eta Zudugarai
11:30 La Gula del Norteren pintxoak
12:00 Oria txaranga
12:00 Estropadak pantaila handian: Zierbenako bandera