Emakumezkoen zortzi traineru izango dira aurten Kontxan

Karkara 2016ko eka. 27a, 13:31

Bi txanda jokatuko dituzte eta Donostiako traineru bat zuzenean sailkatuko da

Kontxako Estropadan emakumezkoen zortzi traineruk parte hartuko dute aurten, Donostia Kulturak adierazi duenez. Orain arteko lau traineruetatik zortzira pasatzean gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia parekatzen da estropadan. Traineru kopurua bikoitza izanik, bi txandatan jokatuko dute estropada.

Gizonezkoetan gertatzen den bezala, emakumezkoen estropadan ere Donostiako traineru bat –Arraun Lagunak– zuzenean sailkatuko da Kontxako Banderara. Hiriburuko beste trainerurik balego, horien artean sailkapen estropada jokatuko litzake.

Sariak

Gizonezkoen mailan, 24.000 euro –irabazlearentzat– 5.000 euro arteko sariak emango dituzte. Emakumezkoetan 12.000 eurokoa izango da irabazlearen saria eta 3.000 eurora artekoak izango dira gainontzekoak. Bestalde, aurten Adegik Gipuzkoako traineru onenari 5.000 euroko saria emango du maila bakoitzean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide