Erraustegiaren aurkako taldea sortu berri da Orion eta bilera irekiak egiten hasiak dira. Horietako bat gaur arratsaldean, ekainaren 27an, egingo dutena izango da. Herriko plazan elkartuko dira 18:30ean.
Bileraz gain, haur eta helduen artean collage-mural bat egingo dute, festetan jartzeko. Inguruko haur, gazte, guraso eta aiton-amonei parte-hartzeko deialdia egiten die taldeak.