Orioko ordezkaritza Washingtonen

Karkara 2016ko uzt. 4a, 09:00

Argazkia: Gara

Mikel Markez Kaliforniako Noka taldearekin arituko da Smithsonian jaialdian, Ander Errasti Aukeran dantza konpainiarekin, Idoia Etxeberria herri kiroletan eta Jon Lasa ...

Mikel Markezek AEBetako Washingtonen hiru kontzertu emango ditu uztailaren 1ean, 3an eta 6ean. Euskal Kulturari eskainiko zaion Smithsonian jaialdian emango ditu kontzertuak Kaliforniako Noka euskal taldearekin batera.

Noka taldea Kaliforniako Chino hirikoa da eta euskal jatorriko hiru estatubatuarrek osatzen dute: Andrea Bidart, Begoña Etxeberria eta Carhy Petrissans. Emakumeen artean hitz egiteko modua, noka, aldarrikatzen dute eta a capella abesten dute.

Mikel Markezekin batera dago Idoia Etxeberria. Idoia Etxeberria harria-jasotzen eta beste hainbat herri kirol egiten arituko da hamabost egunez. Iaz Boisen izan zen Ostolaza harri eskolakoekin eta, aurten, esperientzia errepikatuko du Washingtonen.

Etxeberria harria-jasotzen eta Ander Errasti dantzan. Aukeran dantza taldekoekin joan da Errasti Washingtonera. Dantza egiteaz gain dantza erakusten ere aritu dira Errasti eta konpainia.

Eta, hiru horiez gain, Jon Lasa ere Estatu Batuetan da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide