Kexa bat

Karkara 2016ko ekainaren 27a

Izaskun Arruti

Kexa bat egin nahi dut lehengo igandean neskek bandera irabazi eta, ohi den bezala, errezibimendua egin zitzaien arren, txaranga ez zelako han  egon, ezta tokadisko bat ere, Aliron kantuarekin. Pena eman zidan, neskek ere beren ahalegina egiten dutelako, mutilek bezala; edo gu, neskak, oraindik bigarren mailakoak al gara? Garaia bada berdintasunera denok heltzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide