Eskerrik asko Inma eta Josu

Karkara 2016ko ekainaren 27a

Anibarko Portuko auzokoak

Anibarko Portuko Kaiua taberna hartu zenuten orain dela lau urte. Ekainaren bukaeran amaiera emango diozue hemengo ibilbideari. Denbora honetan lan bikaina egin duzue eta auzoak beste itxura bat hartu du Kaiuari esker. Gogoan izango ditugu luzaroan ostiraletako pintxo-poteak eta zuen jarrera gertukoa eta baikorra.

Auzokoen izenean har ezazue gure eskerrik beroena eta zorte ona izan dezazuela ondorengo ibilbidean.

Inma, Josu, Anibarko Portuan beti izango duzue toki bat zuentzat. Nahi duzuen arte. Besarkada bana.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide