Orain ere iritsi zaigu batere gustatu ez zaigun zurrumurru bat.Diotenez,hainbat merkatari eta tabernari aste-bukaeratan plaza kotxeentzat ixtearekin ez daude konforme eta irekitzeko eskaera egin dute.Horretarako arrazoiak bat edo beste izan,guk,Orioko guraso talde batek,aste-bukaeratan ez ezik,aste egunetan eta, batez ere, uda garaian,plaza inguruan oinezkoen lehentasuna onuragarria dela uste dugu.
Haurrak ez ditugulako parkean bakarrik hezi nahi.Herrian,herriko plazan ere ibili behar dute; guraso,aiton-amona eta herritarren artean.
- Herritar oro biltzeko gune naturala sortzen delako.
- Oinezkoentzako gune seguruagoa bilakatzen delako.
- Kotxeek sortutako kutsadura murrizten delako.
- Bere garaian hainbat eragile eta norbanakakok eratutako Topagune Berdeak ere horren aldeko arrazoiak eman zituelako egindako mugikortasun txostenean.
Herri eta hiri gehienetan oinezkoentzako guneak egokitzearen aldeko apustuak gero eta nabarmenagoak diren garaian,ez ote da Orio atzerako bidean jarriko?Ez genuke hori nahi.