Igandean Gipuzkoako Triatloi Txapelketa izan zen Bergaran. Kimuek eta infantilek hartu zuten parte txapelketan eta, kimuetan, Orioko Herri Ikastolako Eneko Gaztañaga Uranga izan zen garailea.
Lehendabizi igerian egin zuten Gaztañagak. 100 metroko distantzia egin zuen. Gero, 4 kilometro egin zituen bizikletan; eta, bukatzeko, 800 metroko ibilbidea egin zuen korrika.
Sanpedroetan ere triatloia
Orioko Herri Ikastolak triatloia antolatu du herriko festetarako, sanpedroetarako. Ostiralean izango da triatloia, 19:30ean.