Adarra Saria 50. urteurrenean

Karkara 2016ko eka. 22a, 07:12

Argazkia: Ane Ablanedo

Bart gauean eman zioten Adarra Saria Benito Lertxundiri. Donostiako Viktoria Eugenian izan zen sari banaketa eta, ondoren, kontzertua eskaini zuen.

Jendaurrean inoiz baino erosoago sentitzen dela aitortu du azken egunotan Benito Lertxundik hainbat hedabidetan. Eta atzo, saria jaso ostean, jendaurrean aritu zen Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Adarra Saria izan zen jaso zuena. Hirugarrenez banatzen den saria da. Lehendabizikoa Mikel Laboari eman zioten; bigarrena, Ruper Ordorikari; eta hirugarrena, Benito Lertxundiri. Hitz hauekin eskertu zuen kantari oriotarrak jasotako saria: nire lana ez litzateke ezer zuentzat janari espirituala ez balitz

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide