Hiru urrezko domina Euskadiko Txapelketan

Karkara 2016ko eka. 21a, 09:56

Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketak jokatu dira asteburuan Legution. Oriok zazpi domina lortu ditu, horietatik lau urrezkoak.

Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketak jokatu dira larunbatean Legution, Araban. Infantilak eta kadeteak izan dira han, hamalau ontzi aurkeztu dituzte eta zazpi domina lortu dituzte: hiru urrezko, bi zilarrezko eta bi brontzezko. 

Urrea irabazi dutenak, txapeldunak, skiff kategoriako emakumezko kadeteak, gizonezko kadeteak lemazain gabeko laukoan eta gizonezko kadeteen zortzikoa izan dira. Zilarra bi taldek lortu dute, emakumezko infantilek skull laukoan eta gizonezko infantilak zortzikoan.  Brontzezko domina ere bi taldek lortu dute, emakumezko infantilen skull bikoitzak eta emakumezko kadeteen skull laukoak.
 
Podiumeko postuetan gelditu diren ontziez gain, beste zazpi taldek ere hartu zuten parte.  Horietako hiru laugarren postuan sailkatu dira, bat bosgarren postuan, bi seigarren postuan eta beste bat hamabosgarren postuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide