Musean Iñigo Alkortak eta Mikel Kaperotxipik irabazi dute

Karkara 2016ko eka. 20a, 14:58

8. Mus Txapelketa jokatu zen larunbatean Anibarko Portuko auzoko festetan. 

15:30ean hasi zen larunbateko mus txapelketa. Lau sari banatu ziren, lehen lau sailkatuentzat. Saririk potoloena, irabazleena, Iñigo Alkortak eta Mikel Kaperotxipik eskuratu zuten. Txapeldunaren txapela, bi taila eta 500 euro lortu zituen bikoteak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide