Iratz Urkizuk ikus-entzunezko komunikazioa ikasten du Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatean. Ikaskideekin batera Bota Erronka izeneko saioa ekoiztu du. Atzo esteinatu zen, Goiena Telebistan, gaueko 22:00etan.
Iratz Urkizu saioko aurkezlea da, Ion Garate tolosarrarekin batera. Hiru erronka egin behar dituzte saio bakoitzero. Atzo esaterako, aurreskua dantzatzen, joaldunekin ibiltzen eta pendulotik jauzi egiten ibili ziren. Erronkak egiteaz gain, Euskal Herriko hainbat txoko ezagutaraztea du helburu saioak.