Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleen proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean, Aretxabaletako campusean. Aurkezpena eta gero, Kimu Berrik saritu egin ditu GBL eta aurkezpen onenak. Jon Garate eta Xabier Aztiria izan dira irabazleak. 350 euro eskuratu dituzte.
Garatek Legazpiko Haztegi ikastolarentzat ikerketa lan mardula eta 23 minutuko dokumentala egin dituzte, ikastolaren 50. urteurrenaren harira. Haztegik datorren urtean, 2017an beteko ditu 50 urte. Urte horietako ibilbideaz, Ikastolaren historiaz eta izandako eboluzioaz egin dute idatzizko lana. Dokumentalean bereziki sorrera garaiei eman diete protagonismoa
Saria ISEAko Mikel Orobengoak banatu die Garate eta Aztiriari. Ez da bikoteak lortutako sari bakarra. Martxoaren 18an, HUHEZINEMA film laburren lehiaketan fikzio onenaren saria lortu zuten Zurea lanarengatik.