Bereizten gaituen elementua da hondartza. Honela azaldu duJose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak Zarauzko malekoian egindako aurkezpenean. Eta, ondorioz, hondartzak txukun mantentzeko beharra azpimarratu du. Helburu horretan, denboraldi honetako garbiketa eta mantenua nolakoa izango den azaldu du.
Orioko hondartza, besteak bezala, goizero-goizero garbituko da, 6:00ak inguruan. 26-30 pertsona arduratuko dira hondartzen garbiketaz, hondakinak gaika biltzeaz eta hondartzak berdintzeaz. Lan hori egiteko 20 makina espezializatu erabiliko dituzte.
Horrez gain, web kamerak ere jarriko dituzte Gipuzkoako hondartzetan: Deban, Orion, Getarian, Hondarribian, Zarautzen eta Zumaian. Zarautzen eta Deban dagoeneko bazeuden, baina beste herrietan zerbitzu berria izango da.
Hondakinei dagokionez, iaz 423 tona jaso ziren. Horietatik 43 tona ontziak ziren. Aurten ere hondartzak txukun izatea eta hondakinak ongi biltzea dute helburu