Jon Azkuek kontratua berritu du Bidasoarekin

Karkara 2016ko eka. 16a, 13:59

Liga irabazi bezain pronto aurreratu zigun Bidasoan jarraitzeko asmoa zutela bi aldeek: klubak eta berak. Artean, kontratua sinatu ez zuen arren, hala egitea hitzartuta zeukan zuzendaritzarekin. Gaur sinatu du.

Duela bi urte sinatu zuen bi urtetarako azken kontratua Bidasoarekin. Orduan, dagoeneko, beste taldeetako eskaintzak zituen Jon Azkuek. Bidasoa bigarren mailan egonagatik, aditu askok bera lehen mailako jokalaria zela zioten eta horretarako aukerak zituela. Azkuek, ordea, Bidasoan jarraitzeko hautua egin zuen, helburu argi batekin: talde iruindarrarekin lehen mailara igotzea.

Aurten lortu du. Kontratuko azken urtean lortu du igoera. Eta Asobal ligara igo bezain pronto jaso zuen klubaren deia. Zuzendaritzarekin bildu zen eta kontratua berritzekotan gelditu ziren. Ez zuten ezer sinatu, baina berriz biltzekotan eta dena zehaztekotan gelditu ziren. Eta zehaztu dituzte kontu guztiak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide