Jubenil gizonezkoen Espainiako eskubaloi selekzioko entrenatzaileak uda honetako lehen etaparako zein jokalariren parte hartzea nahi duen esan zuen ekainaren 14an. Jokalarien zerrendaren berri eman zuen eta deialdian zegoen Mikel Amilibia oriotarra.
Lehen etapa ekainaren 23tik 26ra bitarte jokatuko da, Oviedon. Eta, etapa honen ondoren, hurrengo aldietan taldea zein jokalarirekin osatuko duen esango du Alberto Suarez entrenatzaileak.
Bigarren etapa ere Oviedon izango da, uztailaren 8an eta 15ean. Hirugarrena Polonian izango da, 18tik 25era; laugarrena Burgosen jokatuko da 29tik 31era; eta azkena Madrilen jokatuko da. Helburua Kroazian jokatuko den Europako Txapelketarako prestatzea da.