San Miguel Ligak eta TKEk hamar urte egin dituzte ibilbidean topo egin zutenetik, elkarlanean aritu direnetik. Urtemuga hori denboraldi berriaren aurkezpenarekin batera ospatu dute, asteburuan, Euskalduna Jauregian. 700 gonbidatu bildu ziren Bilbon, San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako aurkezpenetan.
Laurobak traineren himnoaren pop rock bertsioa aurkezteaz gain, beste hiru kanta ere jo ditu. Musikarekin girotu dituzte ekitaldiaren lehen minutuak. Ondoren, Anjel Alkainek hartu du ekitaldiaren gidaritza eta bera izan da kirol merituak entregatzeko ekitaldiaren orkestra zuzendaria.
Kirol merituen artean hainbat sari banatu zituzten, eta horietako bat, Mikel Orbañanosentzat izan da. San Miguel Ligako entrenatzaileek egin zuten bozketa eta berak jaso zuen entrenatzaile onenaren saria. Athletikeko Jose Angel Iribar atezainak eman zion saria.