Animaliei buruzko ordenantzan aldaketak egin ditu Orioko Udalak eta, horien arabera, txakurrek libre ibitzeko aukera izango dute aurrerantzean, ordutegi eta leku jakin batzuetan. Hauek dira txakurrak lotu gabe ibili ahal izango duten toki eta orduak:
- Dike eta Ortzaika artean, neguan 18:30etik 10:00etara eta udan 19:30etik 10:00etara.
- Anbulatorio eta hondartza artean, neguan 18:30etik 10:00etara eta 19:30etik 10:00etara.
- Hondartzan, neguan 18:30etik 10:00etara eta Aste Santutik urriaren 1era arte 21:00etatik 6:00etara.
Ordutegi eta leku horietatik kanpo txakurrek lotuta joan beharko dute, baita arriskutsu diren txakurrek eta erasoengatik aurrekari erregistratuak dituztenek ere. Animaliei buruzko ordenantzak horien inguruko arauak zehazten ditu, honakoak, adibidez:
- Debekatua dago bide publikoan eta orubeetan hegazti, txakur, katu eta kaleko beste animaliei jaten ematea berariazko baimenik gabe.
- Ezin dira animaliak balkoi, garaje, pabiloi, soto, azotea, lorategi edo horrelakoetan modu iraunkorrean lotuta izan auzotarrei eta oinezkoei eragozpenak sortzen badizkiete.
- Debekatua dago animaliak libre uztea herritar ugari dauden aire zabaleko espazio edo jendearentzat irekitako lokaletan.
- Txakurrak kontrolpean izan behar dira txakurrak, gehienez bi metroko kate edo uhal batekin lotuta.
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak muturreko batekin eraman behar dira.
- Debekatua dago txakur kakak uztea bide publikoetan, hondartzan, haur parkeetan, lorategietan eta, oro har, apaindurako eta pertsonen pasadizorako edozein lekutan.