Soldadura ikasteko aukera

Karkara 2016ko eka. 15a, 15:59

Datorren Ikasturteko soldadura eta fabrikazio eta muntaia ikasketetarako izen ematea zabalik dago. Urola Kostako Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin antolatu dira ikasketak. 

2016-2017 ikasturtean soldadura, fabrikazioa eta muntaia eskoletako izen ematea zabalik dago. Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan izango dira eta DBH gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 

Ikastaroaren praktikoa izango da eta ofizioaren oinarrizko ezagutzak transmititzea du helburu. Hiru zati izango ditu ikasturteak: lehen zatia, bigarrena eta laneratzea. Lehen zatian ondorengo edukia landuko dute:

  • Fabrikazioko oinarrizko eragiketak
  • soldadura eta metalezko arotzeria
  • Aluminioa eta PVCko arotzeria
  • Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak
  • Zientzia aplikatuak I
  • Komunikazioa eta gizartea I
  • Tutoretza eta orientazioa

Bigarren ikasturtean beste eduki batzuk ikasiko dituzte:

  • Elektronika eta elektrika taldeak
  • Karbonodun altzairuzko materialen soldadura
  • Zientzia aplikatuak II
  • Komunikazioa eta gizartea II
  • Formakuntza eta lan orientazioa
  • Tutoretza eta orientazioa
  • Lantegietan formakuntza

Edukiak landuta, praktikatzeko prest egongo dira gazteak. Eskualdeko lantegietan laneratzea ere eskaintzen du Soldadura zentroak. Zentroa Zumaiako urola plazan dago, estazioko industrialdean.

Izena emateko epea ekainaren 6an zabalduko da eta ekainaren 17an itxi. 9:00etatik 13:00etara izango da zabalik Zumaiako Soldadura zentroa izena eman ahal izateko. Behin oinarrizko lanbide heziketako eskola horiek jasota, arduradunen ustetan, ikasketei jarraipena ematea izango litzateke egokiena. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide