Iaz itzuli ziren Gazte Festak hainbat urtetako geldialdiaren ondoren eta Orioko gazteak martxan dira aurtengoak ere antolatzeko. Irailaren azken asteburuan izango dira festak, urtero bezala, hau da, 23an, 24an eta 25ean.
Antolakuntza bilera ekainaren 16an, ostegunean egingo dute. 19:00etan bilduko dira Etxeluzen eta antolatzaileak herriko gazteei parte hartu dezaten deia luzatzen diete.