Bi aste daramatzate Antxiolako obrekin

Karkara 2016ko eka. 9a, 08:08

Antxiola kalearen irisgarritasuna hobetzeko lanekin dabiltza. Duela bi arte hasi ziren lanekin. Atzealdean aritu dira lanean orain arte.

Antxiola kaleko bosgarren zenbakitik 17 zenbakira arteko aldapa egokituko dute. Eskailerak kenduko dituzte eta aldapa jarriko dute, irisgarritasuna hobetze aldera. Aldapa horretan oinezkoei laguntzeko baranda bat jarriko da. 

Duela bi astetatik hona atzealdean aritu dira lanean, Antxiola kaleko 9 eta 11 zenbakietako sarbideak hobetzen. Aste honetan, indusketa nahiko bideratuta dagoenez, 13,15 eta 17 zenbakietako sarbideak hobetzen hasi dira. 

Antxiola kalean ezin da aparkatu lanak egiten hasi zirenetik lanak bukatu bitartean. Autoen pasaera izango da, nahiz eta une batzuetan moztu egin beharko duten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide