Aparkaleku-plazak libre kiroldegian

Karkara 2016ko eka. 8a, 08:18

Kontzesioan hartzeko aparkaleku-plazak libre daude kiroldegi azpiko parkinean. 18 plaza daude, horietako bi, desgaitasuna dutenentzat.

Udalak aparkalekuak ditu Karela kiroldegi azpiko parkinean. Herritarrek kontzesioan hartu ditzakete aparkaleku horiek, 18 guztira. Horietako bi desgaitasuna dutenentzat dira. 18 plazetako bat erabili nahi izanez gero, udaletxera jo behar da eskaria egiteko.

Aparkaleku horietako bat kontzesioan hartzeko ordaindu behar den diru-kopurua 6.200 euro ingurukoa da. Erosten duenak plaza 26 urtez eta 7 hilabetez erabiltzeko eskubidea dauka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide