Kattalinek irabazi du bigarren zozketa

Karkara 2016ko eka. 7a, 08:25

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena bukatu da. Parte hartzaileen artean bigarren zozketa egin dute eta Kattalin Galdos izan da saritua.

Apirilean eta maiatzean egin da, aurten, Irakurri, gozatu eta oparitu programa. Herritarrek euskarazko liburu gehiago irakurtzea bultzatzen du programak. Horrez gain, kanpainak beste bi helburu ere baditu: herritarrak udal liburutegira hurbiltzea eta herriko liburu-dendetan euskarazko liburuen kontsumoa sustatzea.

Parte hartzaileen artean bi zozketa egin dira. Bata, apirilean eta Haizea Arrizabalaga Agirrek irabazi zuen. Eta, oraingoan, maiatzean, Kattalin Galdos Zinkunegi izan da irabazlea. Herriko liburu denda batean gastatzeko 30 euroko txartela da irabazi duen saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide