Orioko sei ontzi Gipuzkoako Txapeldun

Karkara 2016ko eka. 7a, 08:54

19 domina lortu ditu Oriok Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan. 19 dominatatik sei urreak izan dira. 

Larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Orion. Etxean ziren arraunlariek maila ona eman zuten, aurkeztutako 26 ontzietatik 19k domina lortu baitzuten: sei urre, zazpi zilar eta sei brontze.

Sei irabazle horien artean hauek daude: gizonezko infantiletako skull bikoitzeko A taldea, gizonezko beteranoetako skiffa, gizonezko kadeteen lemazain gabeko laukoa, emakumezko kadeteen skiffeko A ontzia, emakumezko kadeteen skull laukoa eta gizonezko kadeteen zortzikoa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide