Ziklomotorren azterketa teknikoa Orion egiteko aukera

Karkara 2016ko eka. 10a, 12:33

Uztailaren 6an eta 20an egongo da ziklomotorrei IAT egiteko aukera aurrez txanda hartuta

Ziklomotorrei azterketa teknikoa –IAT/ITV– egiteko aukera egongo da Orion uztailaren 6an eta 20an. 9:00etatik 14:45era egingo dira azterketak herriko plazan. Bere motorrari IAV egin nahi dionak aurrez txanda hartu beharko du 943 626 300 telefono zenbakira deituta, eta ziklomotorraren dokumentazioa eraman beharko du plazara azterketaren egunean.

Motorrei azterketa teknikoa egitea derrigorrezkoa dela gogorarazten die herritarrei Udaltzaingoak. Hori dela eta, kontrolak egiten hasiko dira, motorrek azterketa pasa duten ala ez egiaztatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide