Oriotarrek bat egin dute azpeitiarren erabakitzeko eskubidearekin

Karkara 2016ko eka. 6a, 11:35

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Orioko Gure Esku Dagoko ordezkariak Azpeitian izan ziren atzo. Orion eta Aian ere herri galdeketak egitea mahai gainean jarritako gaia da, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.

Urola Kostako Azpeitian egin zuen atzo Gure Esku Dago ekimenak abiatutako galdeketa eta han izan ziren Orioko ordezkariak, beren babesa adierazten.  

Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? zen atzo Azpeitian egin zen galdera. Erantzutera erroldatutako 12.142 lagunetik 4.712 joan ziren. %39,4ko parte hartzea izan zen. Eta, horietatik 4.524 lagunek eman zuten baiezko botoa. 188 azpeitiarrek ezetz bozkatu zuten.

Zumaian eta Getarian datorren udaberrian egingo dituzte galdeketak. Aian eta Orion ere galdeketak egiteko asmoa dute eta hasi dira horren bueltan lanean, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide