Jendez lepo zegoen atzo, arratsaldeko 16:00etan, Artaleku. Larunbatean Ciudad Real taldeari lau goleko aldeagatik irabazita, Asobal Ligara igotzeko final handia jokatu zuten igandean, Zamoraren aurka. 25-21 irabazi zuten finala eta Asobal Ligan izango dira datorren urtean.
Artaleku zaleez bete zen eta tartean ziren hainbat oriotar, Jon Azkue animatzen. Partida bera festa handia izan zen, zaleek etengabe animatzen baizuten. Eta, ondoren, lehen mailarako igoera lortuta, herri guztian zabaldu zen zen festa. Kalez kale ibili ziren jokalariak eta udaltxeko balkoira ere igo ziren, zale guztiekin partekatzeko irabazitakoa.
Argazkiak: Marisa Arruabarrena eta Bidasoa-Irun